2024/02/01

Txatar hirukoak 'Hildakoen Jainko' lehen diskoa maiatzean aurkeztuko du

Gipuzkoako Txatar thrash metal bandak Basque Metal Country zigiluarekin kaleratuko du Hildakoen Jainko estreinako lana. Maiatzaren 25ean aurkeztuko dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Legen Beltzako hiru kideren proiektu paraleloa da: Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria).

Une honetan, diskoa grabatzen ari dira Karrantzako BlackStorm estudioan Ekaitz Garmendia musikari eta teknikariaren gidaritzapean.

Lanaren xehetasunak datozen asteetan iragarriko dituzte. Dena dela, aurreratu genezake Rodriguezen zinemagintzan eta iruditerian oinarriturikoa izango dela. Izan ere, hainbat film labur zuzendu ditu: Lekaime, Ospel eta Pasaia.

Hurrengo kontzertuak