
Azpeiti-Azkoitiko Txatar thrash metal taldeak Piztiak abesti berria entzungai jarri du plataforma digitaletan. EITBren Primeran plataformak apirilaren 23an estreinatuko duen izen bereko telesailarekin lotura zuzena dauka.
Zestoako Gaztain estudioetan grabatu dute Eñaut Gaztañagarekin, eta bideoklipa datorren astean aurkeztuko dute.
Amancay Gaztañagak eta Xanti Rodriguezek, bandako abeslari eta baxu jotzaileak, zuzendu dute. Telesaila sei ataleko thriller bat da, eta bakoitzak Gipuzkoako herri txiki bateko istorioa kontatzen du. Garaiak eta protagonistak aldatu egingo dira atal bakoitzean, baina denek izango dute lotura Lumazulo izeneko baserri batekin. Rodriguezen Ospel Films arduratu da ekoizpenaz.

Legen Beltza taldeko hiru kideren proiektu paraleloa da: Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria).