2018/01/03

Ur bandak split lan berezia atera du Malasiako talde batekin

Amurrioko Ur eta Malasiako IV VI IV black metal taldeek Your Death lan konpartitua argitaratu dute Damnatio Ad Bestias, Darkwoods eta Spitako Prod. zigiluen bitartez. Sparganum arduratu da diseinuaz eta A5 digipack formatu handian atera dute.

Bost kantu ditu guztira, lehen hiruak arabarrenak dira –behean duzue horietako bat entzuteko aukera– eta beste biak Malasiako banda ilunarenak. Pasa den uztailean kasete formatuan plazaratu zuten lan elkarbanatua Narrowards zigiluari esker.

Isma Lopez Arghura Ur eta Nakkiga taldeetako musikariari egindako elkarrizketan hainbat xehetasun eskaini zizkigun.

Ez da Ur taldeak aterako duen Split lan bakarra. Atzerapenarekin bada ere, laster izango da Gaua bandarekin batera aterako duten Urmahell lana.

Hurrengo kontzertuak