2024/03/14

Urkara banda egonkortu eta abesti berri bat estreinatu dute

Iruñeko Urkara melodic death/black metal taldea laukote moduan egonkortu dute. Aldaketak aldaketa, musikari hauek osatzen dute: Luis Patiño (ahotsa eta gitarra), Mikel Uribe-Etxeberria (gitarra), Iñigo Vinara (baxua) eta Egoitz Aldaia (bateria).

Horrekin batera, Sufrimenduaren Oihartzuna abesti berria sareratu dute.

Guztira, sei kanta plazaratu dituzte, eta hainbat plataforma digitaletan entzun daitezke, denak animaziozko bideo batekin.

Lainoa da beste abestietako bat.

Hurrengo kontzertuak