2025/07/28

Urkara taldeak 'Nemesis' single berria aurreratu du

Iruñeko Urkara blackened death metal bandak lan berriaren lehen aurrerapena plazaratu du: Nemesis. Laukoteak beste urrats bat egin nahi du, eta letra ilunekin pasarte atmosferikoetan zein gordinetan murgildu dira.

Beraien kabuz grabatu dute Berriohazard estudioetan. Azalak, berriz, esanahia duela diote: "Kantaren arima islatzen ahalegindu gara aurrera noraezean doan figura bakarti batekin. Paisai distopiko batean ageri da, suntsitua, odoleztatutako ilargi batekin eta hezurrekin. Letrek kontatzen duten amaigabeko iluntasunaren isla bisuala da".

Iazko martxoan lehendabiziko lana kaleratu eta sarean entzungai jarri zuten:

Urkara taldea lau musikari hauek osatzen dute: Luis Patiño (ahotsa eta gitarra), Mikel Uribe-Etxeberria (gitarra), Iñigo Vinara (baxua) eta Egoitz Aldaia (bateria).

Hurrengo kontzertuak