2022/09/04

Urlik bikoteak prest dauka lehen lana

Bermeoko Urlik banda gordinak lau abestiz osaturiko estreinakoa plazaratuko du hilabetea bukatu baino lehen. Bi kidek osatzen dute taldea: Andoni (ahotsa eta gitarra) eta Iker (bateria). Musikalki, muturreko doinuak eta zaratak atsegin dituzte: crust, grindcore, black metal eta hardcorea.

Astelehen Galduak estudioan grabatu eta nahastu dute lana. Azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Urak zekarrena urak irensten du
02. Arpi handi
03. Suge beltzak
04. Gudak gure portuetan hasten dira

Aurrerapen bat entzun daiteke euren sare sozialetan:

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by @urlik_band

Hurrengo kontzertuak