
Bermeoko Urlik bikoteak datorren urtarrilaren 17an emango du hurrengo eta azken kontzertua. "Gero lozorroan sartuko gara denbora batez. Ez dakigu noiz, ezta nola itzuliko garen. Itzuliko garen ere ez da segurua, beraz aprobetxatu momentua(k)", adierazi dute.
Urte eta erdi zuzenekorik eman gabe egon ondoren, etxean arituko dira, Bermeoko Kapillan, Nuntxaku Gauak egitasmoaren barruan. Beste bi talderekin konpartituko dute oholtza: Naizpresidente eta Daño Dolor.
Hiru lan labur plazaratu dituzte Andonik (ahotsa eta gitarra) eta Ikerrek (bateria): MMXXII, MMXXIII eta MMXXIV. Bakoitzak izaki bizidun bat du azalean: animalia, zuhaitza eta onddoa, hurrenez hurren. Musikalki, berriz, muturreko doinuak eta zaratak atsegin dituzte: crust, grindcore, black metal eta hardcorea.
Urlik - MMXXIV
Urlik - MMXXIII
Urlik - MMXXII