2024/02/03

Usuales bandak 'Escucha & Atiende' lanean bilduko ditu singleak

Gipuzkoako Usuales hard rock taldeak Escucha & Atiende lan laburra kaleratuko du otsailaren 29an. Azken hilabeteotan aurkeztu dituzten singleak bilduko dituzte aipaturiko EP berrian.

Hauxe duzue azala eta abesti zerrenda:

01. Escucha & Atiende
02. Doble O Nada
03. Sin Mirar Atrás
04. Tentación
05. Boogie

Kanta guztiak Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin. Gehienak sarean eta plataforma digitaletan daude dagoeneko entzungai.

Usuales - Tentación

Usuales - Sin Mirar Atrás

Usuales - Escucha & Atiende

Usuales - Doble o Nada

Usuales Iker Hervas musikariak sortu zuen bakarkako proiektu gisara. Gerora, ordea, taldea osatzea eta egonkortzea erabaki zuen. Egungo laukotea duela urtebete inguru finkotu zuen: Iker Hervas (baxua eta ahotsa), Peio Arranz (gitarra), Adrian Esteban (gitarra) eta Beñat Valdizan (bateria).

Hurrengo kontzertuak