2023/02/28

Usuales laukote berritua jolasteko prest dago

Gipuzkoako Usuales hard rock bandak Doble o Nada singlea estreinatu du. "Abesti berri honekin, jolastera etorri garela aldarrikatzen dugu", adierazi du Iker Hervas musikari eta gidariak. MG Media Productions-ek egin du azala.

Duela urtebete inguru egonkortu zuen banda Hervasek. Horrela, egungo laukotea ondorengoek osatzen dute: Iker Hervas (baxua eta ahotsa), Peio Arranz (gitarra), Adrian Esteban (gitarra) eta Beñat Valdizan (bateria).

"Konposatutako abesti ugari daude, horien artean batzuk aukeratzen ari gara estudioan grabatzeko eta laster EP berri bat argitaratu ahal izateko", esan du Hervasek.

Hurrengo kontzertuak