2019/06/28

V. Parapetasonik jaialdiaren kartela aurkeztu dute

Uztailaren 27an egingo dute Lasarte-Oriako V. Parapetasonik jaialdia. Andatza plazan izango da eta sarrera doakoa da. Bost taldek parte hartuko dute: Legen Beltza, Bellako, Lampr3a, Overloud eta Rodeo

Lau urteko etenaren ostean, itzultzea erabaki zuten, eta azken hilabeteetan Zital Sessions izeneko kontzertu zirkuitua egin dute. Bost emanalditan hainbat taldek parte hartu dute: Bullets Of Misery, Irkaia, Fractality, Elbereth, Horzdun, Torheit, Dama, Holy Txala, Anai, Adrenalized, Meltdown, The Wizards, Madeleine eta Wood Strings.

Hurrengo kontzertuak