2019/05/29

Valhalla bandak kontzertu berezia eskainiko du urte bukaeran

Bizkaiko Valhalla power metal taldea zuzenean ikusi ahal izango dugu, berriz ere? Galdera horrekin iragarri dute Valhalla Fest izeneko jaialdia. Dirudienez, kontzertua eskainiko dute abenduaren 27an, Bilboko Santana 27 aretoan. 

Hain zuzen ere, bandako bost musikariek gerora sortu zituzten taldeekin batera ariko dira: El Reno Renardo (Jevo, Mikel eta Ivan), Los Cojones (Chefy) eta Ad Eternum (Patxa).

1997an sortu zen taldea, eta 2010ean eskaini zuten azken kontzertua. Bi maketa eta lau disko argitaratu zituzten. The Aftermath (Auto-ekoizpena, 2005) da laugarren eta azkena.

Hurrengo kontzertuak