2024/01/31

Valkyria bandak 'La Cuna Del Silencio' abestia estreinatu du

Bizkaiko Valkyria heavy metal taldeak otsailaren 23an argitaratuko du Indómito (Maldito Records) hirugarren diskoa. Aurrerapen gisa La Cuna del Silencio singlea estreinatu dute. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa:

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute diskoa, eta Warbanner artista bizkaitarrak egin du azala. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. La Cuna del Silencio
02. Ave Inmortal
03. Siempre Fuertes
04. Contracorriente
05. Espíritu indómito
06. Parte de Ti
07. Vive Imaginación
08. Cenizas de Sangre
09. Zyklon B

Martxoaren 2an egingo dute aurkezpen kontzertua Bilborock aretoan, Casus Belli bandarekin batera.

Lau musikari hauek osatzen dute Valkyria taldea: Yeray Hernandez (gitarra eta ahotsa), Borja Agirre (gitarra), Roberto Estrada Bobby (baxua) eta Jon Romero (bateria).

Hurrengo kontzertuak