2018/04/03

Valkyria bandak udaberrian grabatuko du bigarren diskoa

Bilboko Valkyria heavy metal taldeak Fighter Records zigiluarekin sinatu du bigarren diskoa argitaratzeko. Diskoetxe berean daude Vhäldemar eta The Wizards bizkaitarrak ere, besteak beste. 

Une honetan, bigarren laneko abestiei azken ukituak ematen ari dira udaberrian grabatzeko Chromaticity Studios-etan. Diskoa irailean argitaratzeko asmoa du zigiluak. 

Banda bizkaitarra 2014an sortu zen Pakto, Justa Venganza eta Dhenevola taldeetan ibilitako musikariekin. 2015ean lehen kontzertuak eman zituzten eta 2016 urte hasieran Principio y Fin lehendabiziko diskoa grabatu zuten Chromaticity Studios-etan Pedro J. Monjeren gidaritzapean. Beraiek eta zigiluak nabarmendu dutenez, gaztelaniazko heavy metalaren korrontekoa dira. Alegia, WarCry, Saratoga, Avalanch eta Tierra Santa ezagunen ildokoak. 

Hurrengo kontzertuak