2024/02/13

Valkyria laukotea korronteari aurre eginez agertu da

Bizkaiko Valkyria heavy metal laukoteak Indómito (Maldito Records) lan berriaren bigarren singlea plazaratu du: Contracorriente. Itsasoari begira grabaturiko bideoklip batekin plazaratu dute.

Lehendabiziko aurrerapena, berriz, La Cuna del Silencio izan zen. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa:

Otsailaren 23an argitaratuko dute hirugarren diskoa. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute, eta Warbanner artista bizkaitarrak egin du azala.

01. La Cuna del Silencio
02. Ave Inmortal
03. Siempre Fuertes
04. Contracorriente
05. Espíritu indómito
06. Parte de Ti
07. Vive Imaginación
08. Cenizas de Sangre
09. Zyklon B

Martxoaren 2an egingo dute aurkezpen kontzertua Bilborock aretoan, Casus Belli bandarekin batera.

Lau musikari hauek osatzen dute Valkyria taldea: Yeray Hernandez (gitarra eta ahotsa), Borja Agirre (gitarra), Roberto Estrada Bobby (baxua) eta Jon Romero (bateria).

Hurrengo kontzertuak