2024/01/17

Valkyria taldeak 'Indomito' lan berriaren xehetasun gehiago eman ditu

Bizkaiko Valkyria heavy metal bandak Maldito Records diskoetxearekin kaleratuko du otsailean Indómito hirugarren diskoa.

Berriz ere Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute diskoa, eta Warbanner artista bizkaitarrak egin du azala beste behin ere. Jarraian ikus dezakezue iragarri duten abesti zerrendarekin batera.

01. La Cuna del Silencio
02. Ave Inmortal
03. Siempre Fuertes
04. Contracorriente
05. Espíritu indómito
06. Parte de Ti
07. Vive Imaginación
08. Cenizas de Sangre
09. Zyklon B

2018an plazaratu zuten Tierra Hostil bigarren diskoa, eta lan horretako abesti baten bideoklipa aurkeztu zuten:

Lau musikari hauek osatzen dute Valkyria taldea: Yeray Hernandez (gitarra eta ahotsa), Borja Agirre (gitarra), Roberto Estrada Bobby (baxua) eta Jon Romero (bateria).

Hurrengo kontzertuak