2021/08/05

Velka taldeak "Purgatori Ignis Iudicium" diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu

Euskal Herriko Velka black metal bandak urrian plazaratuko du Purgatori Ignis Iudicium estreinako diskoa. Base Record Production eta Necromance zigiluen lankidetzaren bidez kaleratuko dute. ART Dystopia Studio-an nahastu eta masterizatu dute, eta azalaren diseinuaz Silvpheric arduratu da. Jarraian duzue ikusgai kantu zerrendarekin batera:

01. Eternal Hate Awakens
02. Freezing Hell Isolation
03. Inner Chaos Unleashed
04. Ancient Pain Exposed
05. The Imposed Punishment
06. Lake of Forgetfulness
07. Ascension Through Fire

Lan kontzeptuala da eta kantuen ordena zehatz bat dute. Letren narrazioaren bidez istorio pertsonal makur eta dekadente bat kontatzen dute. Gizakiaren sentimendu beltzen bilduma bat jasotzen du: erruduntasuna, purgazioa, bakardadea, atsekabea, abaildura... Zentzuaren mugetan kokatzen dira.

Hona hemen kantuetako bat:

Hurrengo kontzertuak