2023/01/06

Vertigo Rising: "Piel Roja" da hirugarren aurrerapena

Iruñeko Vertigo Rising metal taldeak Menos 2 diskoaren hirugarren singlea aurkeztu du: Piel Roja. Hilabete bukaeran argitaratuko dute iraupen luzeko lana. Iruñeko Estudios K grabazio estudioan grabatu dute diskoa. Jarraian ikus dezakezue azala eta abesti zerrenda:

01. Día 42
02. Piel Roja
03. Política
04. Una Vez Más
05. Sangre y Raíz
06. Diamantes en Bruto
07. Tunguska

Beste bi kanta ere entzun daitezke plataforma digitaletan: Día 42 eta Sangre y Raiz.

2020an Vertigo bandaren errautsetatik sortu zen Vertigo Rising laukotea. Kotxemi abeslaria eta Ibai Bola baxua izan ziren sustatzaileak, aurretik beste talde batzuetan ibilitakoak: L.o.d.o., Infest eta Akatu, besteak beste. Ondoren, Pedro Cuadros Karratu gitarristak (Kea eta Hibakusha ohia) eta Rolan bateriak (PentaKrator ohia) osatu zuen laukotea. Aldiz, bosgarren kide baten ekarpenak beste izaera bat eman die nafarrei. Dani (Puki Prod) arduratu da programazioak eta sintetizadoreak jartzeaz. Horrela, jorratzen duten musika metal alternatiboaren eta metalcore doinuen artekoa dela esan daiteke.

Hurrengo kontzertuak