2023/02/01

Vertigo Rock jaialdiak 15. urteurrena ospatuko du

Ermuko Vertigo Rock jaialdia da Euskal Herriko metal jaialdi beteranoenetakoa. Aurten, 15. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 12an eta 13an. Honela aurkeztu dute:

"Gure filosofiari zin eginez, oholtza gainean ahalik eta talde lokal gehien izaten saiatu gara; baita, Alboka Musika Eskolako gazteekin egiten genuen ekitaldia berreskuratzen. Hau helburu izanik, jaialdiaren erdia talde lokalez osatzea lortu dugu! Horrela, gure filosofia, honaino ekarri gaituena eta jaialdi txiki-handi hau sortu zuena, mantentzea lortu dugu".

Maiatzaren 12an, ostiralean, Ermua "hankaz gora" jarriko du elektrotxaranga batek. Gauean, berriz, Bichorraro eta Waah! taldeek joko dute Cardenal Orbe plazan.

Maiatzaren 13an, larunbatean, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute, eta bi kontzertu gune izango ditu. Zuzenean ariko diren bandak ondorengoak dira: Ktulu, Asgarth, Yugular, Brothers Till We Die, Adrenalized, Bones Of Minerva, Shöck, Storbais, Orihen, Ekinocio, Makis 37, Pain Apple eta Indabak.

Hurrengo kontzertuak