2020/02/27

Vertigo Rock jaialdiak metal gordinaren alde egin du

Ermuako Vertigo Rock jaialdia 14. aldiz ospatuko dute maiatzaren 15ean eta 16an. Aurtengo kartela metal kutsu gordinekoa izango da. Hona hemen parte hartuko duten bandak: DagobaChildrain, Vhäldemar, Cerebral Effusion, Ehun Kilo, Vita Imana, In Mute, Blaze Out, Fractality, Teething, Cien Duros eta Slide.

Bestalde, otsailaren 28an Vertigo Tour 2020 egitasmoari hasiera emango diote bi banden kontzertuarekin: Ekinocio eta Broken Legacy. Ermuako Eskilarapekon izango da 21:00etan.

Hurrengo kontzertuak