2018/05/08

Vhäldemar bandak "Shadows of Combat" diskoa berrargitaratuko du

Barakaldoko Vhäldemar taldeak Shadows of Combat laugarren diskoa berrargitaratuko du Fighter Records zigiluarekin. Ekainaren 12tik aurrera eskuratu ahal izango da, eta abesti berri bat izango du: King of the Night. Hain zuzen ere, Against All Kings azken diskoaren grabazio prozesuan grabatu zuten. Hemen duzue jarraian, azala, abesti zerrenda eta kantuetako bat entzuteko aukera:

01. Rock City
02. Black Thunder
03. Danger Street
04. The Rest of My Life
05. Beginning (inst.)
06. Shadows of Combat
07. The Old Man
08. Old King's Visions (Part IV)
09. Power of the Night
10. End of the World
11. Metal & Roll
12. Oblivion
13. King of the Night (bonus)

Fighter Records zigiluarekin duten harremana estutu dute bizkaitarrek. Izan ere, lehen bi lanekin osaturiko bilduma eta hirugarren lana ere diskoetxe madrildarrarekin berrargitaratu zituzten. Lehen bi lanekin osaturiko bilduma eta hirugarren lana ere diskoetxe berarekin berriz ere argitaratu zituzten bizkaitarrek. Aurten, berriz, Against All Kings disko berria plazaratu dute zigilu espainiarrarekin. Hain zuzen ere, azken diskoa aurkezteko kontzertu bira egiten ari da boskotea.

Hurrengo zuzenekoak ondorengoak dira:

Ekainak 22, Buenavista Fest (Portugalete)
Abuztuak 25, Kafe Antzokia (Bilbo)
Irailak 29, Dimetal Fest (Dima)
Azaroak 10, Halloween Metal Fest, Kafe Antzokia (Bermeo)

Hurrengo kontzertuak