2020/02/26

Vhäldemar bandak udazkenean argitaratuko du disko berria

Bizkaiko Vhäldemar heavy metal taldea seigarren diskoa grabatzen ari da, eta udazkenean plazaratuko dute Fighter Records zigiluarekin. Espero bezala, grabazio prozesua Pedro J. Monge gitarra jotzailearen Chromaticity Studios-etan egiten ari dira. Lehen singlea apirilean aurkeztea aurreikusten dute. 

Boskoteak arrakasta nabarmena izan du Against All Kings diskoarekin, eta horri esker Japonian, Errusian, Herbeheretan eta Frantzian aritu dira kontzertuak ematen. Izandako harrera onari jarraipena emateko prest daude, eta abuztuan Portugalen ariko dira zuzenean. Aldi berean, dagoeneko prest dute lan berriaren aurkezpen bira. Hain zuzen ere, aurkezpen ofiziala azaroaren 7an izango da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude. 

Iragarri dituzten kontzertuak:

- Maiatzak 16, Vertigo Rock jaialdia (Ermua)
- Ekainak 6, Totem aretoa (Atarrabia) + BLAST WAVE
- Abuztuak 23, XIII. Milagre Metaleiro jaialdia (Portugal)
- Irailak 25, Los Mejores Rock Metal Fest, Nana aretoa (Ciudad Real)
- Azaroak 7, Kafe Antzokia (Bilbo) + LEIZE + IN THOUSAND LAKES
- Azaroak 14, Zombie jaialdia, Larratxo K.E. (Donostia)
- Azaroak 28, Sir Lauren's aretoa (Oviedo)
- Abenduak 5, Urban Rock Concept aretoa (Gasteiz) + BLAST WAVE

Hurrengo kontzertuak