2022/03/05

Vhäldemar taldeak Bizkaia Arenan emango duen kontzertua grabatuko du

Barakaldoko Vhäldemar heavy metal bandak kontzertu berezia emango du apirilaren 29an, Bizkaia Arenan. XX. urte bete dira Fight To The End lehen diskoa argitaratu zutenetik, eta urteurrena baliatuko dute taula gainean ospatzeko eta grabatzeko. Bi ordu inguruko emanaldia izango dela aurreratu dute, eta iraupen luzeko sei diskoetako kantuekin osatuko dute errepertorioa. Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.

2020ko urrian plazaratu zuten Straight To Hell orain arteko azken lana, eta ordutik zuzenean aurkezten ari dira. Bizkaia Arenako kontzertua birako bereziena izango da.

Hurrengo kontzertuak