2021/04/08

Vhäldemar taldeak "Warriors" abestia entzungai jarri du

Barakaldoko Vhäldemar heavy metal bandak Straight To Hell azken diskoaren bonus track japoniarra entzungai jarri du: Warriors.

Iazko urriaren 6an argitaratu zuten seigarren lana Fighter Records zigiluarekin. MDD diskoetxeak kaleratu zuen Alemanian, Suitzan eta Austrian, eta Red Rivet Records-ek Japonian.

Azalaren diseinuaz Darkgrove artista ezaguna arduratu da, eta jarraian duzue ikusgai abesti zerrendarekin batera:

01. Death to the Wizard
02. My Spirit
03. Afterlife
04. Straight to Hell
05. Damnation's Here
06. Fear
07. Hell Is on Fire
08. Black Mamba
09. When It's All Over
10. Old King's Visions (VI)

Diskoaren iruzkina gure webguneko Kritikak atalean irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak