2024/03/27

When Evil Comes hiruko gisa itzuli da '(No) Hope' single berriarekin

Gasteizko When Evil Comes metalcore banda zuri-beltzean eta hiruko bihurtuta bueltatu da. (No) Hope abesti berria estreinatu dute ezustean eta letren bideo batekin.

Sebastian Sendon soinu ingeniariak nahastu eta masterizatu du singlea.

Hirukoak ez du xehetasun gehiagorik eman, baina sare sozialetako informazio guztia ezabatu eta zerotik abiatu dira berriz ere.

Minerva izenpean elkartu ziren 2015ean, eta lan labur bat kaleratu ondoren, When Evil Comes izatera pasa ziren 2020an. Inner War iraupen luzeko lehen diskoa 2021ean kaleratu zuten. Orduan boskotea ziren. Dena dela, betidanik, eta, batez ere, azken urteotan, taldekide aldaketa ugari izan dituzte.

Hurrengo kontzertuak