2023/02/10

Withredd laukoteak "No Replicant" lan laburra argitaratu du

Bilboko Withredd prog/djent metal taldeak No Replicant estreinako lan laburra plazaratu du. Sei abestiak entzungai dituzue plataforma digitaletan.

Honela aurkeztu dute euren burua: "Esperimentatzea asko gustatzen zaigu. Talde gisa eta indibidualki lan egiten dugu ditugun gaitasun artistikoak baliatzeko. Horregatik, hasieratik bideoklipak sortu ditugu, baina ez banda kontzeptuari begira. Forma alternatiboen bidez transmititzea da helburua".

EParen azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. No Replicant
02. Prevelion
03. Cryo
04. Faces
05. Synthetic
06. Leaves

Hiru abesti ikus-entzunezkoekin batera aurkeztu dituzte azken hilabeteotan:

Withredd - Faces

Withredd - Cryo

Withredd - Prevelion

Withredd laukotea Danel Garay (gitarra eta ahotsa), Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia), Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa) musikariek osatzen dute.

Hurrengo kontzertuak