2024/01/12

Withredd taldeak 'Even' single berria aurkeztu du

Bilboko Withredd prog/alt metal bandak oraindik izenik ez duen lan labur bat kaleratuko du aurten. Abesti kopurua argitu ez badute ere, bi dira aurreratu dituztenak. Even da bigarrena eta bideoklip argitsu batekin aurkeztu dute.

Aldiz, iazko maiatzean _Why you shouted at me kanta plazaratu zuten, eta hau ere lan labur berrian sartuko dute.

Duela urtebete inguru No Replicant lan laburra argitaratu zuten plataforma digitaletan. Herriko Burdinaren kritika hemen irakur dezakezue.

Withredd laukotea musikari hauek osatzen dute: Danel Garay (gitarra eta ahotsa), Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia), Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa).

Hurrengo kontzertuak