2025/10/02

Withredd taldeak 'For you, for I, for nothing' estreinako diskoa askatu du

Bilboko Withredd alt/prog metal bandak For you, for I, for nothing estreinako diskoa argitaratu du. Atzerapenak atzerapen, dagoeneko plataforma digitaletan entzun daiteke. 

Jarraian ikus dezakezue Laura Barquín artistak egindako azala eta abesti zerrenda zuzena (plataformetan ordena beste bat da):

01. Split
02. Even
03. The phonecall
04. I daze I daze I daze
05. Lowdive
06. We are white noise
07. Why you shouted me
08. For you, for I, for nothing

Danel Garay (gitarra eta ahotsa) eta Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia) dira taldearen oinarria, eta beste bi kiderekin batera grabatu dute lana: Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa). Haien ordezkoen bila dabiltza, laukotea egonkortu eta kontzertuak emateko.

Iraupen luzeko lanaren grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz Garay bera arduratu da. Even abestiaren bideoklipa ere berak zuzendurikoa da.

Hurrengo kontzertuak