2022/01/24

Withredd taldeak "Prevelion" abestia aurkeztu du

Bilboko Withredd banda esperimentalak No-Replicant lan laburraren aurrerapena aurkeztu du: Prevelion. Ikus-entzunezkoetan aditua den Danel Garay taldekide eta gidariak egin du bideoa.

Metal progresiboa, djent eta modernoa uztartzen dituzte. Horrela azaldu diote Herriko Burdinari beraien egitasmoa: "Esperimentatzea oso gustuko dugu. Talde gisa eta indibidualki lan egiten dugu ditugun gaitasun artistikoak baliatzeko. Horregatik, hasieratik bideoklipak sortu ditugu, baina ez banda kontzeptuari begira. Forma alternatiboen bidez transmititzea da helburua".

Aurrez beste hainbat kantu aurkeztu dituzte: Lucid, OfRelies, Oceans eta Circles.

Zuzenekoei begira, lau musikarik osatzen dute taldea: Danel Garay (gitarra eta ahotsa), Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia), Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa).

Hurrengo kontzertuak