2021/10/03

Xtasy taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du

Nafarroako Xtasy hard rock bandak lehendabiziko zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 10ean, Atarrabiako Totem aretoan. Zortzi kamera erabiliko dituzte grabaziorako, eta 2022an argitaratzea aurreikusten dute. Oxido bandarekin batera ariko dira Atarrabian.

Kontzertu birak eta emanaldiak bertan behera utzi ondoren, azkenik, taula gainera itzuliko dira nafarrak. Gainera, boskotea berrituta. Silvia Idoate abeslariarekin eta Jorge Olloqui gitarristarekin batera ariko dira Carles Salse gitarrista, Johnny Kerchief baxua eta Abel Sequera bateria.

Urriaren 8an abiatuko Eye of the Storm hirugarren diskoaren kontzertu bira. Iazko martxoan plazararatu zuten Metalapolis Records diskoetxearekin. Noaingo R81 estududioetan grabatu, eta Erik Märtensson (Eclipse, W.E.T., Nordic Union) musikariak nahastu eta masterizatu zuen Suediako bere Mass Destruction estudioetan. Gure webgunean diskoaren kritika irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak