2022/05/06

Yeray Hernandez musikariak "Northern Lights" singlea kaleratu du

Bizkaiko Yeray Hernandez musikariak bakarlari gisa pauso bat aurrera eman du. Valkyria heavy metal taldeko abeslari eta gitarristak Northern Lights izeneko abesti instrumentalaren bideoklipa estreinatu du.

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu du Pedro J. Mongeren gidaritzapean. Hernandezek Joe Satriani eta Steve Vai gitarrista ezagunak ditu erreferente.

Hurrengo kontzertuak