2023/08/09

ZaKill bandak 'Pozoina' diskoa entzungai jarri du

Baztango ZaKill thrashcore bandaren Pozoina diskoa osorik entzun daiteke plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian.

Iragan abenduan aurkeztu bazuten ere, hilabete asko behar izan dituzte entzungai jarri eta behar bezalako hedapena emateko. Jarraian ikus ditzakezue azala eta abesti zerrenda:

01. Odolaz
02. Nagasaki
03. Pozoina
04. Erro minus bat
05. Idi Amin
06. Aingeruak
07. Persefonoren bahiketa
08. Bloody Mary
09. Beldurtuta
10. N.B.B
11. Elisabeth Bathory

ZaKill taldea hiru musikarik osatzen dute: Iker Plaza (gitarra eta ahotsa), Urko Baraibar (baxua eta ahotsa) eta Joniko Berho (bateria eta ahotsa).

Hurrengo kontzertuak