2020/06/07

Ztah taldeak "Aska Nazazu" lan berria laster plazaratuko du

Lapurdiko Ztah groove metal bandak laster argitaratuko du Aska Nazazu bigarren diskoa. Bederatzi kantu izango ditu, eta lanaren izenburu bereko kantua laster aurkeztuko dute. Aurrerapen txiki bat zabaldu dute sare sozialetan.

Hemen duzue azala eta kantu zerrenda:

01. Instru
02. 37 A 26
03. Maltzurga
04. Prest Izango Ote Zira
05. Ama Lur Sustraien Bila
06. Gure Bazterrak
07. Zintzur Itotze
08. Aska Nazazu
09. Denboraren Zama

Boskote izatera pasa dira bigarren gitarra fitxatuta. Horrela, ondorengo musikariek osatzen dute taldea: Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Guillaume (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria).

Hurrengo kontzertuak