2025/09/27

Ztah taldeak entzungai jarri du 'Errea itzali arte' disko berria

Donibane Lohizuneko Ztah deathcore bandak Errea itzali arte hirugarren diskoa sareratu du. Beraien Bandcamp atarian entzun daiteke. Hamar pieza ditu lan berriak, eta, beste behin ere, Iñaki Plaa abeslaria arduratu da grabazioaz.

Jarraian duzue entzungai:

Bestalde, lanaren izenburu bera duen kantaren bideoklipa estreinatu dute:

Hainbat musikarik parte hartu dute diskoan. Ni neu abestian Bud-ek eta Pultsio hiltzaileak piezan Pintxok (Empire of Disease). Bestalde, Ødei (Odei Barroso) rap abeslariarekin batera plazaratu zuten Aurreiritziak abestia sartu dute diskoan. 

Bi mutur uztartu zituzten: metala eta rapa. Alkimia Films-ek zuzenduriko bideoklipa segidan ikus dezakezue:

Ztah taldea bost musikari hauek osatzen dute: Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Gixer (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria).

Hurrengo kontzertuak