Donibane Lohizuneko Ztah deathcore bandak Errea itzali arte izenburua jarri dio iraupen luzeko hirugarren diskoari. Irailaren 27an argitaratuko dute, eta egun berean Urruñako gaztetxean aurkeztuko dute. Gainera, bideoklip berria estreinatuko dute.
Azala eta abesti zerrenda aurreratu dituzte:
01. Etra ilazti aerre
02. Zulora
03. Terrorista baten aitortza
04. Errea itzali arte
05. Ni neu
06. Alde hemendik II
07. Deabruak bisitan
08. Jabetzaren diktadura
09. Pultsio hiltzaileak
10. Aurreiritziak (Bonus track)
Lan berriaren grabazioaz Iñaki Plaa abeslaria arduratu da, eta hainbat kantatan gonbidatu bereziak dituzte. Ni neu abestian Bud-ek parte hartu du eta Pultsio hiltzaileak piezan Pintxok (Empire of Disease). Bestalde, Ødei (Odei Barroso) rap abeslariarekin batera plazaratu zuten Aurreiritziak abestia sartu dute diskoan.
Bi mutur uztartu zituzten: metala eta rapa. Alkimia Films-ek zuzenduriko bideoklipa segidan ikus dezakezue:
Ztah taldea bost musikari hauek osatzen dute: Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Gixer (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria).