2023/12/08

Zuldar taldeak 'Descent Into The Core' abestia estreinatu du

Sopelako Zuldar melodic death metal banda kanta berriak aurkezteko gogoarekin itzuli da. Descent Into The Core izenekoa da bigarren singlea, eta jarraian entzun dezakezue:

Aurretik beste abesti bat aurkeztu zuten: Alpha & Omega.

Bi abesti hauek eta beste batzuk bizkaitarren bigarren diskoaren parte izango dira. Oraindik ez dute lan horren izenburua erabaki.

Zuldar 1996an sortu zen, eta bost gaztek eraman zuten aurrera: Urtzi Barceló Tanke gitarrista, Ugaitz Aguilar Mono gitarrista, Egoitz Gorbea Txibu bateria, Alain Gutierrez Dalay Tarda abeslaria eta Egoitz Urrutia Brutus baxu jotzailea. Ibilbide laburra izan zuten lehen etapa horretan. 2003an Zabalandi izeneko estreinako diskoa argitaratu zuten, eta 2004an lau abestiko lan labur bat sareratu zuten beraien MySpace atarian. Ordea, 2004. urtean bertan banandu ziren. Gerora, Dalay Tardak Rise To Fall taldearekin bat egin zuen gaur egun arte, eta denbora batez Bioterror bandan aritu zen Monorekin batera. Tankek, berriz, Arduis bakarkako bidea abiatu zuen.

Hurrengo kontzertuak