2025/05/02

Zuldar taldeak euskara berreskuratu du

Sopelako Zuldar melodic death metal banda lozorrotik suspertu da single berri batekin. Gainera, haien iraganeko ezaugarrietako bat berreskuratu dute: euskara. Hain zuzen ere, Hari gorria abestia aurkeztu dute, aro berriko zazpigarrena.

1996an bost gaztek sortu zuten Zuldar taldea: Urtzi Barceló Tanke gitarrista, Ugaitz Aguilar Mono gitarrista, Egoitz Gorbea Txibu bateria, Alain Gutierrez Dalay Tarda abeslaria eta Egoitz Urrutia Brutus baxu jotzailea. Ibilbide laburra izan zuten lehen etapa horretan. 2003an Zabalandi izeneko estreinako diskoa argitaratu zuten, euskaraz kantaturiko death metal melodikoa oinarri duena. 2004an, berriz, lau abestiko lan labur bat sareratu zuten beraien MySpace atarian, eta ondoren banda desegin zuten. Bi hamarkada beranduago, 2023ko azaroan iragarri zuten itzulera. Ordutik, abesti berriak plazaratzen ari dira, pixkanaka. 

Gainerako sei kantak jarraian dituzue entzungai:

Zuldar - My Own Kingdom

Zuldar - Beyond the Last Wall

Zuldar - My Soul Trembled

Zuldar - Awakening

Zuldar - Descent Into The Core

Zuldar - Alpha & Omega

Hurrengo kontzertuak