2022/11/23

Ad Eternum bandak "Creando Sueños" lan berriaren xehetasunak iragarri ditu

Bizkaiko Ad Eternum heavy metal taldeak abenduan argitaratuko du Creando Sueños bigarren diskoa. Zehazki, abenduaren 8tik aurrera plataforma digitaletan entzun ahal izango da, eta abenduaren 16an kaleratuko dute fisikoki Demons Records zigiluaren bidez.

Lan berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Pedro J. Mongerekin. Zortzi abesti eta bonus track bat ditu, eta azala Kepa Hernandezek egin du.

01. Armagedón
02. Chica mala
03. Dueña de tu vida
04. Diablos del mar (Intro)
05. Jolly Roger
06. Creando sueños
07. Guerrero de las tinieblas
08. Estalla el heavy metal
09. Dueña de tu vida (bonus track)

Aurrerapen gisa, Chica Mala singlea estreinatu zuten duela ia urtebete. Rockaren eta heavy metalaren munduko emakumeak omentzen ditu. Sheila Guerrero, Esti Eod eta Ana Muñoz abeslarien kolaborazioa du.

Hurrengo kontzertuak