2026/02/26

Addar laukoteak atzera begiratu du bosgarren musikari batekin

Bermeoko Addar hard rock bandak Ez da galdu ezer abestia berreskuratu eta birgrabatu du. Horretarako, Lander Lourido (Moonshine Wagon, Incursed) musikaria gonbidatu dute. 

Laukoteak adierazi duenez, "abesti zuzen eta gordina da. Mezua ere oso zuzena da: garai teknologiko honek sortzen duen gezurrezko munduaren azaleratzea".

Txaber Miravallesek zuzenduriko bideokliparekin aurkeztu dute, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan grabatu zutena.

Addar banda 2018. urte inguruan sortu zuten Bermeon. Aurretik beste bandetan ibilitako lau musikarien abentura berria da. Ordutik, hainbat lan plazaratu dituzte: Sugarra (EP, 2020), Errautsak (CD, 2021), Suge (Singlea, 2021), Gordinik (CD, 2022) eta Otsaila (Single, 2024). Laukotea, berriz, musikari hauek osatzen dute: Asier Allika (gitarra), Mikel Omagogeaskoa (baxua eta koroak), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra) eta Imanol Rodriguez (bateria).

Hurrengo kontzertuak