2024/04/19

Addar taldeak single berri bat lehertu du luxuzko gonbidatuarekin

Bermeoko Addar hard rock taldeari ikusgarritasuna emateko unea iritsi da. Lehertu da single berria estreinatu dute, eta urtean zehar aurkeztuko dituzten abesti sorta berri baten lehenengoa da.

Laukoteak honela aurkeztu du: "Erritmo pisutsua duen energiaz beteriko abesti zuzena da. Melodia itsaskorra eta landua, gitarra zorrotzak eta, sekulako abeslari baten kolaborazioa izan dugu: Juan Sangre (Governors, Fjord, Ekon...)".

Kanta berria urtarrilean grabatu zenuten Bilboko Koba estudioan. Aldiz, Danel Garay (Withredd) artistak egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Addar banda 2018. urte inguruan sortu zuten Bermeon. Aurretik beste bandetan ibilitako lau musikarien abentura berria da. Ordutik, hainbat lan plazaratu dituzte: Sugarra (EP, 2020), Errautsak (CD, 2021), Suge (Singlea, 2021), Gordinik (CD, 2022) eta Otsaila (Single, 2024). Laukotea, berriz, musikari hauek osatzen dute: Asier Allika (gitarra), Mikel Omagogeaskoa (baxua eta koroak), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra) eta Imanol Rodriguez (bateria).

Hurrengo kontzertuak