2022/02/10

Alerta: 25. urteurreneko kontzertu bira

Durangoko Alerta hardcore/metal bandak 25 urteko ibilbidea taula gainean ospatu nahi du. 2019ko Tu Decides El Final (Blood Fire Death) bosgarren diskoaren bira bertan behera utzi ondoren, kontzertu bira berezi bat antolatu dute. Ibilbide osoko abestiak joko dituzte, azken lanekoekin batera. Lehen lau kontzertuen datak iragarri dituzte, eta horietako bat Euskal Herrian da: maiatzaren 7an Bilboko Shake! aretoan izango dira.

1997an elkartu ziren, eta ordutik eta bost lan autoekoiztu dituzte: Soma TV (2001), Devhil (2007), Siempre Mas Fuertes (2010), Seguimos Creyendo (2015) eta Tú Decides el Final (2019). Bost musikarik osatzen dute taldea: Jabi (ahotsa), Sesi (gitarrista), Beny (gitarrista), Txitxi (baxua) eta Kantero (bateria).

Hurrengo kontzertuak