
Barakaldoko Alex de Benito musikariak proiektu propio eta instrumentala abiatu zuen duela bi urte. Aurretik, hainbat taldetan ibiltakoa da: Black Ice, Waldheim, Vhäldemar, Steel Puppets, Egon, Unbreath eta After Life, besteak beste.
Sound of Paradise lehendabiziko diskoa osatuko duten abestiak banaka aurkezten ari da, bakoitza bideoklip landu batekin. Seigarren singlea estreinatu berri du: The last escape.
Kanta guztiak berak gidatzen duen Barakaldoko Rock Factory eskolaren estudioetan grabatu ditu. Azala, berriz, jarraian ikus dezakezue:

Musikalki, askotariko doinuak jorratu nahi ditu bizkaitarrak. Heavy metala eta hard rocka ditu oinarri, baina ez da estilo horietara mugatzen.
Aurreratu dituen beste bost abestiak eta bideoklipak jarraian topatuko dituzue:
Alex de Benito Project - No turning back
Alex de Benito Project - Timeless
Alex de Benito Project - The Kickboxer
Alex de Benito Project - Sound of Paradise
Alex de Benito Project - Daylight
Alex de Benitok lau musikari hauek ditu alboan: Iban Fontaneda (gitarra), Ainara Grisaleña (baxua), Ander Mendoza (bateria) eta Javi Montilla (teklatuak).