2025/05/17

All This Chaos taldea berrosatu dute bi kide berrirekin

Bizkaiko All This Chaos metal bandak denbora zeraman abeslari berri baten bila. Azkenik, topatu dute: Hector Trece. Bestalde, kide zahar bat bueltatu da boskotea osatzeko: Joxea Zurutuza gitarrista. 

Gainerako taldekideak dira Javi Cantero (gitarra), Euge Duran (bateria) eta Oinatz Bilbao (baxua).

2023an bigarren EP bat grabatu zuten Asuako Chromaticity Studios-etan. Gainera, lan berriaren izenburua aurreratu zuten: Last Train. Ikusiko dugu ea abeslari berriaren ahotsarekin berreskuratzen duten.

All This Chaos 2019ko azaroan sortu zuten beste hainbat bandetan ibilitako musikariek. Hala nola, MetalMilitia, Ikaran, Salyva, Bultaco, Dabelyu eta Hush. 2022an Lie To Your Mind estreinako lana aurkeztu zuten.

Hurrengo kontzertuak