
Bizkaiko Alma Culter heavy metal taldeak Cara a cara singlea estreinatu du, bigarren diskoaren aurrerapena. Dirudienez, Demons Records zigiluaren bidez kaleratuko dute.
Laukotea berrantolatu ondorengo diskoa izango da. Izan ere, gaur egun lau kide hauek osatzen dute banda: Marilu (ahotsa), Arbi (gitarra), David Rodriguez (baxua) eta Pako Martinez de Musitu (bateria).
2022an Caos estreinako iraupen luzekoa argitaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue: