2022/02/06

Alma Culter taldeak "Caos" lehen diskoa askatuko du

Bizkaiko Alma Culter heavy metal taldeak Caos estreinako diskoa kaleratuko du otsailaren 15ean. Wild Metal Records eta Lullabye Records zigiluek argitaratuko dute SteelOnSteel banatzailearekin batera.

Hamabi "street metal" abesti ditu lanak, beraiek adierazi dutenez. Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar), eta azala Jose Antonio Vives ilustratzaileak egin du.

01. Grita
02. Sálvame
03. Acción
04. Princesa
05. Resiste
06. A todo gas
07. No es No
08. Caos
09. Esclavos
10. Nada es eterno
11. Mi Ley
12. Diosa Fortuna

Alma Culter osatzen duen laukotea mila gudutan ibilitakoa da: Marilu ahotsa (Neurosis, Halley86, Bang!, War), Iñaki Susunaga baxua (Talion, Suka, As de Espadas, Zurt), Arbi gitarrista (Exodo, Suka) eta Pako Martinez de Musitu bateria (Halley86).

Hurrengo kontzertuak