2026/07/02

Altarage hirukoak 'Cogwheel' lan berria iragarri du

Bilboko Altarage bandak uztailaren 31n kaleratuko du Cogwheel disko berria. Doomentia Records eta Sentient Ruin Records zigiluak arduratuko dira argitalpenaz, eta "desintegraziorako eta giro zapaltzailerako jaitsiera gupidagabea" dela aurreratu dute.

Iraupen luzeko zazpigarren lanaren azala erakutsi dute. Aldiz, lehen singlea uztailaren 16an estreinatuko dute.

Hirukoak muturreko metal doinuen mugetan esploratzen jarraitzen duela gaineratu dute zigiluek, death metala, doom metala, industriala eta bestelako gordinkeriak nahastuz.

Worst Case Scenario aurreko diskoa 2023ko irailean kaleratu zuten:

Altarage taldea hiru musikari hauek osatzen dute: Javier Galvez (ahotsa eta gitarra), Mikel Gonzalez (baxua) eta Phlegeton (bateria).

Hurrengo kontzertuak