
Bilboko Altarage extreme metal bandak Cogwheel zazpigarren diskoa argitaratuko du uztailaren 31n, Doomentia Records eta Sentient Ruin Records zigiluen bidez.
Aurreratu dutenez, "lurra haien muturreko disonantziarekin zapaltzeko itzuli dira". Ordubete eta hamalau minutuko "konbultsio tektonikoa" osatu dute, haien ibilbideko "obrarik ikusgarriena" plazaratzeko.
Zazpi abestiko lana izango da, eta Ichor da aurreratu dutena; ia hamabost minutuko abentura zingiratsua.
Azala eta kanta zerrenda, berriz, jarraian topatuko dituzue:

01. Peso Muerto
02. Wielder
03. Future Wreck
04. 1988
05. Not A Proper Burial
06. Ichor
07. Industrial Offering
Zigiluek hau diote lan berriari buruz: "Tenpoak moteldu egiten dira; formak hedatu, deseraiki eta konbultsionatu egiten dira. Abstrakzioan eta metamorfosian oinarritutako konposizio-esparruak zabaldu egiten dira. Swans, Sunn O)), Scott Walker eta Godfleshen oihartzunak egitura elementu gisa integratzen dira, eta gai eta kontzeptu lirikoek birhumanizazio prozesu hori islatzen dute, naturaz gaindikoetatik eta irudimenezkoetatik gizarte-borroka erreal eta erraietara mugituz, zeinak sufrimenduaren eta haserrearen nozioa bera irudikatzen baitu transakzio esklabotza industrialaren engranajearen barruan.
Altarage taldea hiru musikari hauek osatzen dute: Javier Galvez (ahotsa eta gitarra), Mikel Gonzalez (baxua) eta Phlegeton (bateria).