2022/09/02

Altarage taldeak "Sol Corrupto" lana soilik biniloan kaleratu du

Bilboko Altarage muturreko metal bandak ezustean Sol Corrupto bosgarren diskoa argitaratu du. Soilik biniloan eskuratu ahal izango da Throne Records zigiluaren bidez. Alegia, ez dute beste formatu batean plazaratuko eta ez dute plataforma digitaletara igoko. Beraz, entzun nahi duenak soilik biniloa eskuratuta egin dezake.

Hiru abesti ditu eta 36 minutuko iraupena. Karrantzako Black Storm estudioetan grabatu zuten Ekaitz Garmendiaren gidaritzapean. Azala eta kantu zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Portador
02. Masochist
03. Deriva

Taldeak adierazi du orain arteko lanik ilunena dela: death metal kaotikoa, noise, drone eta dark ambient doinuekin nahastuta.

Hurrengo kontzertuak