2024/04/16

Ancient Settlers akelarreen mistizismoan oinarritu da

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal taldeak Oblivion's Legacy lan berriaren bigarren singlea estreinatu du: Coven Garden. Akelarreen mistizismoan oinarriturikoa da.

Beraien ibilbideko bigarren diskoa maiatzaren 17an argitaratuko dute Scarlet Records diskoetxe italiarrarekin. Hamar abesti ditu eta Fredrik Nordström (At The Gates, In Flames, Opeth...) ezagunak nahastu zein masterizatu ditu Suediako Fredman Studios-etan. Azala, berriz, Jon Toussas (Nightrage, W.E.B....) ilustratzaileak egin du.

01. The Circle Of Misanthropy
02. Oblivion's Legacy
03. Stardust Odyssey
04. Wounded Heart
05. Subversive
06. Coven Garden
07. The Mechanical Threats Paradox
08. The Last Battle In The Earth
09. Cosmic Farewell
10. Redemption

Wounded Heart izan zen lehendabiziko singlea eta bideoklip batekin aurkeztu zuten.

Boskoteak adierazi duenez, abestiak "existentziaren korronte nahasietan zehar bidaia errai bat" gogorarazten du, "non denboraren martxa gupidagabeak amets apurtuak eta etengabeko presa bat uzten dituen bere atzetik".

Ancient Settlers musikari hauek osatzen dute: Argen Death (ahotsa) Carlos Chiesa-Estomba (gitarra eta ahotsak) Agustín Martinez (gitarra) Miguel Herrera (baxua) Herman Riera (bateria).

Hurrengo kontzertuak