2025/11/04

Ancient Settlers bandak 'Autumnus' lanaren berrikuspena argitaratuko du

Donostiako Ancient Settlers melodeath taldeak seikotea estreinatuko du lehen lan laburraren berrikuspenarekin. Autumnus (Revisited) izenburua jarri diote, eta azaroaren 28an kaleratuko dute Scarlet Records diskoetxearen bidez.

Hain zuzen ere, Noe (Noelia Fernandez) eta Nia (Sonia Jimenez) abeslariekin, eta Enric Juan baxu jotzailearekin plazaratuko duten aurreneko emaitza da. Aipaturiko lana birgrabatu eta egokitu dute, aipaturiko bi kantarien ahotsekin.

Khalipse artistak egin du EP digitalaren azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Intro
02. A Monument Restored
03. Die Around Me
04. Diamond Eyes
05. Outro

Gogoratu behar da Carlos Chiesa-Estombak (gitarra) eta Herman Rierak (bateria) sortu zutela, 2020an. Ordutik, biak dira iraun duten taldekideak, eta oinarria Agustin Martinezekin (gitarra) egonkortu dute.

Azaroaren 29an, Azpeitiako Hator Hator Horror Fest jaialdian ariko dira, Sanagustin kulturgunean. Diabulus In Musica eta Absenci bandekin batera joko dute.

Hurrengo kontzertuak