2024/03/06

Ancient Settlers boskoteak ahanzturaren ondarea dakar

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal bandak Oblivion's Legacy bigarren diskoa argitaratuko du maiatzaren 17an. Italiako Scarlet Records diskoetxe ezagunaren babesarekin plazaratuko dute.

Hamar kanta izango ditu lan berriak, eta horiek guztiak Fredrik Nordström (At The Gates, In Flames, Opeth...) ezagunak nahastu eta masterizatu ditu Suediako Fredman Studios-etan.

Jon Toussas (Nightrage, W.E.B....) ilustratzaileak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. The Circle Of Misanthropy
02. Oblivion's Legacy
03. Stardust Odyssey
04. Wounded Heart
05. Subversive
06. Coven Garden
07. The Mechanical Threats Paradox
08. The Last Battle In The Earth
09. Cosmic Farewell
10. Redemption

Urtarrilaren 18an Tales From The Earth (Through Your Neck Records) lan labur akustikoa argitaratu zuten, eta plataforma digitaletan entzun dezakezue. Baita ere, taldearen Bandcamp atarian.

2020an Donostian (Gipuzkoa) sortua, Ancient Settlers bost musikarik osatutako death metal melodiko modernoko banda dibergentea da. Giza bizitzari eragin dioten azken tragedietan inspiratzen dira, eta death metal melodiko modernoaren mugak aztertzea dute helburu, gitarra-riff itsaskorrak, melodiak, sintetizadoreak, teklatuak eta hainbat soinu eta erritmo gehituz, beren nortasun musikala garatzeko. Lirikoki, taldeak tragedia berri hauek Lurrean eta giza arrazan duten inpaktuan sakontzen du, entzuteko prest daudenei bere mezua zabalduz.

Diskografiari dagokionez, orain arte, Our Last Eclipse – The Settlers Saga Pt. (2022) iraupen luzeko diskoa, eta hiru EP kaleratu dituzte: Diamond Eyes (2021), Transition (2023) eta Tales From The Earth (2024).

Ancient Settlers bost musikarik osatzen dute: Argen Death (ahotsa) Carlos Chiesa-Estomba (gitarra eta ahotsak) Agustín Martinez (gitarra) Miguel Herrera (baxua) Herman Riera (bateria).

Hurrengo kontzertuak